miércoles, 2 de abril de 2014

martes, 25 de marzo de 2014

1. kurtsorako HARRIDURAZKO PERPAUSAK

Nahiz eta gaurko klasean orri bakar bat ikusi dugun, badoakizkizue bi orri teoria eta adibideekin... Agur bero bat!
Óscar

Harridurazkoak
Harridurazkoak 1

miércoles, 19 de marzo de 2014

2.kurtsorako_GUTUN FORMALAK

Beste baliabide bat gutun formalak ondo eratzeko!

Gutun formalak egitura

2.kurtsorako_Azterketa irizpide osatuak

Hauexek dira atzo jasotako irizpide osatuak. Ez dago beste azalpen berririk, baina ulermena atalari dagokionez, zenbait adibide eskaintzen digute. Honela aztertzeko era hobeto ikus daiteke...

Euskara azterketa irizpide osatuak

miércoles, 12 de marzo de 2014

martes, 21 de enero de 2014

1. kurtsorako Paradisuaren Jabeak_adibidea

Klasean denborarik izan ez dugunez, honako orri hau uzten dizuet, lagunduko dizuelakoan. Behin eta berriro errepikatzen dugunez, bi kolorez azpimarratu beharrekoa da, bata edukieraren aldeko gauza interesgarriak seinalatzeko, eta bestea gramatika, hiztegia edo aurkitzen dituzuen zailtasunak ikusteko... Agur bero bat!

Paradisuaren jabeak_adibidea

jueves, 19 de diciembre de 2013

2. kurtsorako A NO SER QUE_NO PUDIENDO etab_ APUNTEAK

A NO SER QUE_NO PUDIENDO_etab

2. kurtsorako GABONETARAKO LANA

Esan dizuedan bezala honako lan hau egingo duzue:

- Idazlana: gai irekia izango du, baina ikusitako filmari buruz (PIANISTA) izango da. Hots, guda-musika-holokaustoa- etab. hautatuko duzue (nahiago duzuena)... Beti bezala, hamar-hamabost lerrokoa izango da.
- Berridatziak.
- EMPIRE STATE testua irakurri duzue (azpimarratuz) eta beheko galderei erantzungo diezue.
- ARKITEKTURAri buruzko lana egiten hasiko zarete. Aurkezpenak urtarrillaren bigarren astean hasiko dira.

Eguberri On eta Urte Berri On!
Óscar

1. kurtsorako GABONETARAKO LANA

Etxerako lan hau egin beharrekoa da gogorarazten dizuet:
- Idazlana: bere gaia NIRE GABONAK izango da. Beti bezala, hamar-hamabost lerrokoa izango da...
- Geneuzkan moduzko perpausak (ariketak).
- Azken egunean emandako BERRIDATZIAK.
- PARADISUAREN JABEAK (has zaitezte irakurtzen -lehenego 8 atal-, azpimarratuz, bi edo hiru kolorez, inportanteena, bitxiena edo ez dakizuna. Beraz, aktiboki irakurri behar duzu ...).
-Denborazko perpausak, bai teoría eta bai ariketak (abenduaren 20an banatuko dizkizuet).

Eguberri On eta Urte Berri On!

Óscar